viernes, 31 de marzo de 2017

ORRI MARKATZAILEAREN LEHIAKETA

Apirilaren 24tik 28ra Liburuaren Astea ospatuko dugu.
Aste honetan  ekintza ezberdinak prestatuko ditugu Liburuaren Eguna omentzeko.
Aurten ere Patxi Zubizarreta idazlea Ikastetxera hurbilduko zaigu.
 Gainera, aukera izango dugu zuen irakurketen berri entzuteko eta beste hainbeste jarduera izango ditugu gure Liburutegian.
Hauen artean, ohizko dugun Orri-markatzailearen Lehiaketa. 
2017an Gloria Fuertes olerkariaren   jaiotzaren  100 urte betetzen dira eta aurten ere 75 urte Miguel Hernández olerkaria hil zela. Hauek izango dira omenduko ditugun idazleak.
Olerkari handiak benetan!.



No hay comentarios:

Publicar un comentario